Politika -

Bateragune auzia

Konstituzionalak ukatu egin du Bateragune auziko lau kide askatzea

Defentsak Otegi, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez presoak aske uztea eskatu zuen, zigorraren hiru laurdenak beteta, baina Konstituzionalak espetxean mantentzea erabaki du.

Otegik eta Bateragune auzian zigortutakoek kartzelan jarraituko dute

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak ukatu egin du Bateragune auzian zigortutakoen defentsak aske uzteko egindako eskaera, zigorraren hiru laurdenak bete ondoren, El Paisek aurreratu duenez.

Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto presoen defentsak aske uzteko eskatu zion Auzitegi Konstituzionalari, Auzitegi Gorenak sei eta sei urte eta erdiko zigorren inguruan jarritako helegitea aztertzen duen bitartean.

Auzitegi Konstituzionalaren arabera, denboraren igarotze hutsa (defentsak erabilitako argudioa) ez da nahikoa zigorra bertan behera uzteko.

Auzitegiak delituaren larritasuna ere kontuan izan du, eta babes helegitearen ebazpena "ateratzear" dagoela.

2013ko ekainean, Konstituzionalak Otegi presondegian mantentzea ebatzi zuen eta, epaian, bost urtetik gorako zigorretan bertan behera uzteko aukerarik ez dagoela zehaztu zuen.

Bost hilabete geroago, Auzitegi Konstituzionaleko Fiskaltzak ere Otegi eta Diez Usabiagaren kontrako zigorrak babestu zituen eta zigorren kontra jarritako helegiteak ez zituen aintzat hartu.

Otegik ezingo duela Euskal Herriaren askatasuna debekatu esan dio Gobernuari

Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagi ohiak Espainiako Gobernuari bere Twitter kontuaren bitartez ohartarazi dionez, ezingo du Euskal Herriaren askatasuna ekidin, kartzelaldia luzatu arren.

Epaiaren berri izan ostean, Otegik sare sozial hori erabili du euskaraz eta ingelesez Mariano Rajoyren Gobernuari honako hau esateko: "Geure kartzelaratzea luzatu dezakezue, baina ezin duzue gure herriaren askatasuna geldiarazi", esan du Batasuneko bozeramaile ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea