Politika -

Anzoategui estatuan

Iñaki de Juana Chaos, Venezuelan

De Juanaren irudiak jaso dituzte, bere bikotekidearekin eta semearekin Anzoategui estatuko Barcelona merkataritza-zentroan erosketak egiten ari zenean.

Iñaki de Juana Chaos. Artxiboko irudia: EFE
Iñaki de Juana Chaos. Artxiboko irudia: EFE
De Juana Chaos Venezuelan ikusi dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki de Juana Chaos Venezuelan aurkitu dute, maiatzean. Antena 3 telebistak irudiak grabatu zituen merkataritza-zentro batean, eta gaur argitaratu ditu. De Juana bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2010ean.

Antena 3 telebistak De Juanaren irudiak jaso zituen maiatzaren 11n, bere bikotekidearekin eta semearekin Anzoategui estatuko Barcelona merkataritza-zentroan erosketak egiten ari zenean.

De Juana Chaos ETAko Madril taldearen kide historikoa da. 20 bat hilketa egin zituen 80ko hamarkadan. 2008an espetxetik atera zen gose-greba luze bat egin eta gero. Greba zela eta ospitaleratu behar izan zuten.

Aske utzi eta gero, Irlandara alde egin zuen eta 2010eko martxotik desagertuta dago; izan ere, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak atxilotzeko agindua eman zuen terrorismoa goratzea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea