Politika -

Bake prozesua

ETAko presoen hurbiltzeko eskaerak baztertu dituzte

20 ezezko jaso dituzte dagoeneko, eta guztiek argudio bera erabiltzen dute: ETA ez dela desegin eta presoak erakundearekin lotura izaten jarraitzen duela kartzelatik.

Presoen eskubideen aldeko manifestazioa. Argazkia: EiTB
Presoen eskubideen aldeko manifestazioa. Argazkia: EiTB
ETAko presoei hurbiltze eskariak ukatu dizkiete

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoek hilabete honetan amaituko dute Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko eskaerak eskatzen. Momentuz, Espainiak eta Frantziak atzera bota diuzte eskaera guztiak.

Maritxu Paulus eta Alfonso Zenon ETAko presoen abokatuek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon erakundearen presoek jaso dituzten erantzunen berri emateko: duela hainbat hilabete hurbiltzea eskatu zuten modu indibidualean eta ez modu kolektiboan ordura arte egin zuten legez.

Guztira, ETAko 500 preso daude espetxeetan. Lehendabizi, 20 urte baino gehiago espetxean daudenek egin zuten eskaera, gero taldearen buruek eta gero gainontzekoek. Datozen 15 egunontan gelditzen direnak aurkeztuko dituzte, espetxean egoteko bost urte baino gutxiago falta zaienak. Zenon ETAko presoen abokatua da Espainian eta adierazi du ez dutela Espetxe Erakundeen erantzun zuzenik jaso. Espetxeetako batzordeak biltzen diren heinean, eta eskaerak jasotzen dituztenean, baztertu egiten dituzte.

Presoek espetxez aldatzeko eskaerei 20 ezezko jaso dituzte orain arte. Abokatuaren arabera, guztiek argudio bera erabiltzen dute: ETA ez dela desegin eta presoak erakundearekin lotura izaten jarraitzen duela kartzelatik. Zenonek argudio horiek kritikatu ditu, oinarrizko eskubideak ez daudelako "barkamen edo desegiteen menpe", esan duenez.

Paulus Frantzian dauden ETAko presoen abokatua da eta herrialde horretan egoera oso antzekoa dela aitortu du, hainbat eskaera baztertu dituztelako. Halere, azken hilabetean bi preso Mont de Marsaneko espetxera hurbildu dituzte.

Ezezkoen aurrean, abokatuek azaldu dute preso bakoitzak errekurtso indibidual bat aurkeztuko duela epaitegi zentralean. Momentuz, gaixo dauden ETAko hiru presok aurkeztu dituzte: Txus Martinek, Ibon Iparragirrek eta Aitor Gogorzak Espainian eta Ibon Fernandez Iradik Frantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea