Politika -

Giza eskubideak

Sare, presoen eskubideak defendatzeko plataforma berria

Herritarrek osatutako sare hau KonpONbidea prozesuaren ostean jaio da, bake prozesuan aurrera egin ahal izateko eta ETAko presten giza eskubideak defendatzeko asmoz.

Joseba Azkarraga. Argazkia: EiTB
Joseba Azkarraga. Argazkia: EiTB
Presoen eskubideak defendatzeko Sare plataforma aurkeztu dute

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen eta exiliatuen eskubideak defendatzeko Sare herri-plataforma aurkeztu dute igande honetan Donostiako Zuloaga Plazan. Herritarrek osatutako sare hau KonpONbidea prozesuaren ostean jaio da, bake prozesuan aurrera egin ahal izateko eta ETAko presoen giza eskubideen defentsarako.

Duela hiru hilabete lanean hasitako mugimendua da, eta sustatzaileen artean Joseba Azkarraga sailburu ohia eta Teresa Toda kazetaria daude. Izan ere, horiek izan dira ekitaldiaren aurkezleak.

Plataformaren aurkezpenean dantza, bertso eta musika ikuskizunak izan ditu. Ehun bat lagun bildu dira bertan, tartean, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kide historikoa, Sortuko koordinatzailea Donostian, eta Joseba Alvarez.

Azkarragak azaldu duenez, azken hiru hilabeteetan "ideologia anitzeko lagunen arteko bilerak egin ditugu". "Iraganean aurrez aurre geunden lagunok, gaur komunean lan egitea erabaki dugu, euskal presoen eta exiliatuen giza eskubideen alde", esan du.

Halaber, sailburu ohiak azaldu duenez, "Sare plataforma ez doa inoren aurka, bakarrik eskubideen urraketa luzatu nahi dutenen kontra". "Egun 600 preso daude espetxeetan, eta horien eskubideak urratzen ari dira, beraz, ezin da gatazka horrela itxi", salatu du.

Ondoren, Naroa Sasieta, Oihana Llorente eta Maider Ansa Sarearen bozeramaileek azpimarratu dutenez, "gatazkaren konponbidea bakarrik izango da posible benetako zergaitiak bilatzen baldin baditugu, eta herritar guztien eskubideak bermatzen badira".

Amaitzeko, "dispertsio politikaren amaiera", "oso gaixorik" dauden ETAko presoak askatzea, 70 urtetik gorakoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak libre uztea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea