Politika -

Madrilen

Rajoyk ETAren porrotaren 'kausa nazional handia' aldarrikatu du

Bestalde, presidenteak iragarri duenez, Felipe VI.a errege berriarekin "lehenbailehen" bilduko da, osteguneko koroatzearen ostean.

Mariano Rajoy, terrorismoaren ondorioz hildako polizien omenaldian. Efe.
Mariano Rajoy, terrorismoaren ondorioz hildako polizien omenaldian. Efe.
Mariano Rajoy, terrorismoaren ondorioz hildako polizien omenaldian. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ETAren porrota eragin zuen "kausa nazional handia" aldarrikatu du ETAk hildako 186 polizien omenez egindako ekitaldian. Halaber, 1978ko Konstituzioaren ondorioz, "askatasunez eta bateratuta" bizitako 40 urteak balioetsi ditu.

"Askatasunaren garaipenak poliziak kausa nazional handian jokatutako papera sinplifikatu du: terrorearen kontrako borroka" esan du Rajoyk. Horrez gain, Espainiako Konstituzioa ere goratu du.

Exekutiboaren arduradun nagusiak "gora Espainia eta gora erregea" esanda amaitu du bere hitzaldia. Rajoyrekin batera, Jorge Fernández Díaz Barne ministroa eta Ignacio Cosido poliziaren zuzendari nagusia izan dira. Guztiek azpimarratu dute ETAren porrot poliziala eta hildako 186 agenteek garaipen horretan izandako garrantzia.

Lehen bilera errege berriarekin

Bestalde, presidenteak iragarri duenez, "lehenbailehen" bilduko da Felipe VI.a errege berriarekin, osteguneko koroatzearen ostean.

Kazetariek Juan Carlos erregearen forupetzeaz galdetu diotenean, ez du xehetasunik eman, baina gai hori ostiraleko ministroen kontseiluan eztabaida daitekeela adierazi du.

"Oraindik ez dakit ezer", esan du presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy berriak