Politika -

Elkarrizketa ETBn

Urkullu:'Rajoyrekin dudan harremana atsegina da baina emaitzarik gabe'

Horren harian, Rajoyren partetik "komunikaziorik" ez dagoela eta "behin eta berriro" egindako eskaerei ez diela erantzuten gaineratu du lehendakariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin duen harremana aztertu du lehendakariak. "Formetan atsegina da, baina emaitza praktikorik gabe", adierazi du Urkulluk.

"Elkarrizketa askorik gabeko harremana da, efektu praktikorik gabe, baina ez dut etsiko, akordioak lortzen saiatzea ona eta beharrezkoa delako", esan du Urkulluk ETBri eskainitako elkarrizketan.

Horren harian, Rajoyren partetik "komunikaziorik" ez dagoela eta "behin eta berriro" egindako eskaerei ez diela erantzuten gaineratu du.

"Hala ere, bere horretan jarraituko dut, hori baita zuzenena: akordioak sinatzea nahitaezkoa da", esan du ETBri eskainitako elkarrizketan.

Rajoyrekin maiatzaren 30ean hitz egin zuen azkenekoz Urkullu lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainako Gobernuaren presidente ohia Iñigo Urkullu biografia