Politika -

Diputatuen Kongresua

'Abortuaren Legeak ez du emakumearen askatasuna mugatzen, alderantziz'

Horren harian, Gallardonek PSOEren "diskurtso guztiz faltsua" salatu du. Sozialisten arabera, legeak "gorrotoa eta zigorra" islatzen ditu.

Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministroa. EiTB.
Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministroa. EiTB.
Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministroa. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak Kongresuan adierazi duenez, Abortuaren Legeak ez du emakumezkoen askatasuna murrizten, "alderantziz"; izan ere, horri esker, "lehen aldiz, emakumeek ez dute inolako zigor penalik izango". Ministroaren iritziz, 1985 eta 2010. urteetan PSOEk egindako legeekin ez zen horrelakorik gertatzen.

Horren harian, Felipe Gonzalezen gobernuak 1985ean egindako legea Zapaterok 2010ean "inor ezer esan gabe inposatutakoa" baino nahiago duela esan du.

Ministroak Carmen Monton PSOEko Berdintasun arduradunak egindako galderari erantzun dio. Abortuaren Legeak emakumeenganako "gorrotoa eta zigorra" islatzen dituela salatu du Montonek.

Diputatu sozialistak "emakumeen eskubideak urratzeko asmoarekin" jarraitzen duen galdetu dio Gallardon ministroari. "Gorrotoaren legea" dela esan du, "emakumeak zigortzeko egindakoa", eta abortu "klandestinoak eta arriskutsuak" bultzatuko dituela. Gainera, lege horren arabera, emakumezkoak "arduragabeak eta gaiztoak dira, eta ez dira erabakiak hartzeko gai", azpimarratu du.

Ministroak, aldiz, PSOEren diskurtsoa "erabat faltsua" dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea