Politika -

Espainiako Kongresuan

M11ko biktimak 'haserre', ez dutelako omenaldian protagonismorik izan

Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea ETAko biktimak aipatu ditu soilik Kongresuan eskaini duen hitzaldian.

Kongresuak terrorismoaren biktimak omendu ditu

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidenteak terrorismoaren biktima "guztien" "atsekabea" azaldu du Amaiur koalizioa Espainiako Kongresuan egoteagatik, ETA gaitzetsi gabe eta bere hilketengatik barkamena eskatu gabe.

"Biktima guztien atsekabea azaltzeko aprobetxatu nahi dut, Kongresuan terrorismoa gaitzetsi ez duen alderdi bat dagoelako: ez du ETAren disoluzioa eskatu ezta barkamenik eskatu ere", adierazi du.

"Bizitza askorekin amaitu dute eta familia asko suntsitu, baina inoiz ez digute elkarbizitza demokratikoaren eta askatasunaren itxaropena kendu", azaldu du Blancok. Terrorismoaren "benetako efektuak" azaltzen dituen diskurtso bat eraikitzea eskatu du.

Biktima guztien izenean, "gertatutakoaren berri" ematea eskatu du, bai Espainia mailako foroetan baita nazioartekoetan ere, "basakeria terroristak sortu duen mina" txoko guztietara heltzeko.

Aurretik Jesus Posada Kongresuko presidenteak adierazi du Kongresuko partaideak konpromisoa dutela beraiekin, "askatasunaren, demokraziaren eta Konstituzioaren balioen" izenean.

Talde parlamentario guztien bozeramaileak ekitaldian izan dira, Alfonso Alonso PPko bozeramailea edota Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia eta Jose Bono Kongresuko presidente ohia, tartean.  Izquierda Plural, Amaiur, ERC, BNG, Coalición Canaria, Foro, Compromís eta Geroa Bai taldeetako bozeramailerik ez da egon.

Bertan izan dira ere Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Barne sailburua eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria eta Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.

M11ko biktimen kexa

M11ko biktimek adierazi duenez, Maria del Mar Blanco Biktimen Fundazioko presidentea ETAko biktimei buruz aritu da soilik Kongresuan eman duen hitzaldian eta ez duela 2004an islamisten atentatuen biktimak aipatu ere egin.

"Azpijokoetan aritu da, ETA soilik aipatuta", esan dute. "Oso haserre gaude M11ko biktimak aipatu ere ez direlako egin. M11 desagertzea nahi dute eta ez da hala gertatutuko", azaldu du Amparo Imedio Madrilgo atentatuen biktimetako batek. Omenaldian izan da Imedio.

Azaldu duenez, Pilar Manjon M11ko Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea ezin izan da Kongresuan izan, arrazoi pertsonalak medio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea