Politika -

Felipe VI.a

Felipe VI.ak Bizkaiko Jauna izaten jarraitzea erabaki dute Batzarrek

EH Bilduk aurkeztu zuen proposamenaren arabera, Espainiako Erregeari Bizkaiko Jauna titulua erabiltzeari uzteko eskatu nahi zitzaion.

Felipe VI.ak Bizkaiko Jauna izaten jarraituko du. EiTB
Felipe VI.a
Felipe VI.ak Bizkaiko Jauna izaten jarraituko du. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Felipe VI.ak Bizkaiko Jauna titulua erabiltzeari uzteko aurkeztutako proposamena baztertu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek, PSE eta PP alderdien aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.

Osoko Batzarra Sopuertako Abellaneda Batzar Etxean egin da, eta EH Bilduren proposamena eztabaidatu dute bertan. Felipe VI.a errege izendatu ostean, Espainiako Koroari Bizkaiko Jauna titulua erabiltzeari uzteko eskatu nahi zion koalizio abertzaleak.

EH Bilduren arabera, Koroak "ez du legezkotasun nahikoa titulu hori erabiltzeko", eta Bizkaiko "instituzio eta biztanle gehienei" aurka egiten die.

Lorea Bilbao EAJko bozeramailearen hitzetan, proposamena idatzi duena "foru sistemaren aurkaria da edo, bestela, zuzentasun historiko urria dauka", erabiltzen ez den titulu baten inguruan eztabaida "antzu" bat sorrarazteagatik.

Juan Otermin PSE-EE alderdiko kideak adierazi duenez, EH Bilduk "epaiak, aurreiritziak eta nahiak" nahastu ditu proposamen horretan, eta hori onartzea foru erregimenaren eguneratzea bermatzen duen Konstituzioa "gutxiestea" izango litzatekeela esan du.

Esther Martinez PPko bozeramaileak EH Bilduren ekimena "barregarria, xelebrea eta alferrikakoa" dela uste du. "Ez du ez oinarri historikorik, ez juridikorik, ezta zentzurik ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea