Politika -

Bateragune auzia

Narvaez epailea ezesteko Otegiren eskaera baztertu du Konstituzionalak

Arnaldo Otegiren defentsak Bateragune auziko epaile berria kasutik kanpo uzteko eskatu zuen, Auzitegi Goreneko fiskal gisa kasuan parte hartu zuela argudiatuta.

Ia bost urte daramatza Arnaldo Otegik espetxean. EiTB
Ia bost urte daramatza Arnaldo Otegik espetxean. EiTB
Ia bost urte daramatza Arnaldo Otegik espetxean. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak baztertu egin du Arnaldo Otegik Antonio Narvaez epailea errefusatzeko aurkeztutako eskaera. Bateragune auziagatik babes helegitea aurkeztu zuen Batasunako bozeramaile ohiak, eta badirudi gaur arratsaldean baztertuko dutela eskaera.

Pasatu den astean, epaileek Otegiren helegitea geldirik utzi zuten Narvaezen afera aztertzeko, eta orain, eskaera baztertuta, Otegi babestuko duten edo ez erabaki beharko dute.

Konstituzionaleko magistratu gehienek Otegiren eskaeraren aurkako botoa emango dute, eta horrek ziurrenik epaimahaia baztertuko du arratsaldean zehar izango den osoko bilkuran, epaitegiko iturriek adierazi dutenez.

Otegiren helegitea aurreko asteko bilerako eguneko gaien zerrendan ageri zen, eta gaur goizean hasi denerako berreskuratu dute.

Arnaldo Otegiren defentsak Bateragune auziko Antonio Narvaez epaile berria kasutik kanpo uzteko eskatu zuen, Auzitegi Goreneko fiskal gisa kasuan parte hartu zuela argudiatuta.

Otegiren defentsak dio Narvaez, duela gutxi Konstituzionaleko epaile izendatu zutena, Sortu alderdi politiko ez izateko salaketa jarri zuena izan zela, eta bertan Bateraguneri erreferentzia egiten zitzaiola.

Otegik sei urte eta erdiko kartzela zigorra jaso zuen Bateragune auziagatik, babes helegitea aurkeztu zuen, eta Konstituzionalak horren inguruko erabakia hartu behar du. 2009tik dago preso Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto bezalaxe. Azken horiek bat egin zuten helegitearekin.

Rafa Diaz Usabiaga LABen idazkari nagusi ohia ere preso dago auzi berdinagatik, baina bere prozedura bestelakoa da, nahiz eta Konstituzionalaren erabakiak berari ere eragingo dion.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak