Politika -

Bateragune auzia

Jaurlaritza: 'Anomaloa den egoera zuzentzeko aukera alferrik galdu da'

Konstituzionalaren erabakia aztertu ondoren, Urkulluren Gobernuak esan du Arnaldo Otegi eta auzi horretan zigortuta dauden guztiak espetxean edukitzea “zuzendu beharreko egoera” dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren iritziz “inkongruentea” da Arnaldo Otegi eta Bateragune auziagatik zigortuta dauden pertsonak espetxean mantentzea. “Inkongruentea da erantzukizun politiko publikodun pertsonak kartzelan edukitzea, hain justu, lehen legez kanpokoak ziren jarduera politikoak izanik ere, egun erabat legezkoak eta sendotuak baitira”, adierazi du Jaurlaritzak ohar batean.

Konstituzionalaren erabakia aztertu ondoren, Urkulluren Gobernuak esan du Arnaldo Otegi eta auzi horretan zigortuta dauden guztiak espetxean edukitzea “zuzendu beharreko egoera” dela.

“Alde horretatik, Eusko Jaurlaritza ez dator bat Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiarekin; izan ere, Jaurlaritzak irizten dio anomaloa den egoera bat bere onera ekartzeko aukera alferrik galtzen duela. Egoera hori, Jaurlaritzaren ustean, ez zen inoiz gertatu behar”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea