Politika -

Santiago

Felipe VI.a: 'Espainiar sentitzeko era guztiak sartzen dira Espainian'

Erregeak Angroiseko eta Maliko istripuen biktimak gogoratu ditu, katedraleko urteroko meza nagusian. Santiagoko kaleetan, berriz, subiranotasunaren aldeko manifestazioa egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koroatze-ekitaldian egin bezala, Espainiaren ''konfigurazioaz'' aritu da Felipe VI.a erregea Santiagoko katedralean apostoluaren omenez egindako meza nagusian. ''Gure Espainia batu eta anitz honetan, espainiar sentitzeko era guztiak sartzen dira'', adierazi du.

Santiagoko katedraleko urteroko ekitaldian, Angroiseko eta Maliko istripuen biktimak gogoratu ditu erregeak, eta ‘’emozioa’’ agertu du bere erregetzaren hasieran apostoluari omenaldia egiteko aukeragatik.

Krisia eta langabezia

Agerraldian zehar, krisia eta langabezia ere izan ditu hizpide, eta horiek sufritzen ari direnei esan die egoera gainditzea dela lehentasuna Estatuarentzat eta gizarte osoarentzat.

Felipe VIa.ak galegoz bukatu du hitzaldia, eta azpimarratu egin du etorkizuna ''ausartena'' dela.

Subiranotasuren aldeko manifestazioa

Bestalde, subiranotasunaren aldeko manifestazioa egin dute Santiagoko kaleetan. BNGk deitutako ekitaldia izan dira, eta, besteak beste, EAk, Sortuk eta Aralarrek hartu dute parte. Josu  Juaristi EH Bilduko Europako parlamentuko ordezkariak esan du manifestazio horretan izan direnak ez direla espainiarrak sentitzen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Felipe VI.a