Politika -

A9

'Gobernuak Kataluniako aldarriari entzungor egitea kezkagarria da'

Francesc Homsek ohartarazi duenez, bozkatu nahi dutenei Zigor Kodea aplikatzea "ez dagokio herrialde demokratiko bati".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesc Homs Presidentetzako kontseilariaren aburuz, “Espainiako Gobernuak Kataluniako herritarren aldarriari entzungor egitea kezkagarria da”. “Estatu demokratiko batek ez du botoa eman nahi dutenei Zigor Kodea ezartzea erabakitzen”, gaineratu du.

Homs “arduratuta” agertu da Mariano Rajoyk zuzentzen duen Espainiako Gobernuaren “erantzun ezagatik”. Presidentetzako kontseilariak gogora ekarri du irailaren 11ko Diadan herritarrek izan zuten parte hartzea.  “Kataluniako herriak adierazten duenari beste arreta bat eskaintzea nahiko genuke. Are gehiago eskaera herritarren gehiengoak egin duenean, jarrera egokia izanez eta modu demokratikoan”, azpimarratu du.

Estatuko fiskal nagusiak egindako adierazpenekin ere “arduratuta” agertu da Homs, izan ere, fiskala Zigor Kodea ezartzearen alde agertu zen, Artur Mas Generalitateko presidenteak azaroaren 9ko galdeketarekin aurrera jarraituz gero.

“Non gaude botoa eman nahi izateak Zigor Kodea ezartzea badakar?”, galdetu du Homsek. “Hori ez da estatu demokratiko baten jokabidea; horrela balitz beste zerbaiten inguruan hitz egiten ariko ginateke”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea