Politika -

Kataluniako kontsulta

Rajoyk ez dio Fernandez Diazi autonomia baliogabetzeko aukera aipatu

"Gobernuko presidenteak sekula ez dit esan eta ez diot entzun Kataluniako autonomia bertan behera uzteko aukeraz hitz egiten", adierazi du Barne ministro espainiarrak.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EiTB
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du sekula ez diola entzun Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari Kataluniako autonomia bertan behera uzteko aukeraz hitz egiten.

"Gobernuko presidenteak sekula ez dit esan eta ez diot entzun Kataluniako autonomia bertan behera uzteko aukeraz hitz egiten", adierazi die ministroak kazetariei Washingtonen.

Generalitateak azaroaren 9rako deitu duen kontsulta galarazteko, "legea bakarrik baina lege guztia" erabiliko dutela esan zuen atzo Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri Gaietarako ministroak, eta horien ostean egin ditu adierazpen hauek Fernandez Diazek.

Nazionalistek kritikatu egin dituzte Garcia-Margalloren hitzak, autonomia bertan behera uzteko aukera baliatuko duten galdetuta kontsulta ez egiteko "behar den guztia" egingo dutela erantzun baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea