Politika -

Bizkaia

Mungiak Konstituzionalera jo du Espainiako banderaren epaia dela eta

Udalak "ideologia-askatasun eskubidea" eta "kontzientzia-eragozpena" argudiatuko du, eta udaletxean bandera espainiarra jartzea agintzen dion epaia bertan behera uztea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako (Bizkaia) Udalak helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, "ideologia-askatasun eskubidea" eta "kontzientzia-eragozpena" argudiatuta, udaletxean bandera espainiarra jartzea agintzen dion epaiaren kontra.

Izaskun Uriagereka Mungiako alkateak (EAJ) azaldu duenez, Udala saiatuko da "herriaren borondatea errespetataraztea", bandera jartzearen kontra dagoelako.

Horren ildotik, itxaropentsu azaldu da, helegitea jarrita, epaia bertan behera utziko dutela.

Bilboko Auzitegi batek agindu zuen lehenegoz bandera hartzea, Gobernu zentralak EAEn duen Ordezkaritzak jarritako helegite baten ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mungia