Politika -

Auzitegi Nazionala

'Faisan' auziko zigorren exekuzioa bertan behera utzi dute

Enrique Pamies Espainiako poliziaburuak eta Jose Maria Ballesteros inspektoreak eskatutako indultua argitzen den arte iraungo du neurriak.

Enrique Pamies Espainiako poliziaburua eta Jose Maria Ballesteros inspektorea. Argazkia: EiTB
Enrique Pamies Espainiako poliziaburua eta Jose Maria Ballesteros inspektorea.
Enrique Pamies Espainiako poliziaburua eta Jose Maria Ballesteros inspektorea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du 'Faisan auzia'n zigortutako bi polizien zigorra, Enrique Pamies Espainiako poliziaburuak eta Jose Maria Ballesteros inspektoreak eskatutako indultua argitzen den arte.

Auzitegi Nazionaleko Zigor aretoak hartu du erabakia, Fiskaltzaren oniritziarekin. Auzitegi Nazionalak berak zigortu zituen bi poliziak 2013ko urriaren 16an. Urte eta erdiko kartzela-zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea ezarri zien, Irungo Faisan tabernan ETAri abisua emateagatik, eta Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen zigorra.

Epaileek autoan diotenez, Zigor Kodearen 80. artikuluan oinarritu dira erabakia hartzeko. Horren arabera, "zigorraren exekuzioa bertan behera" geratzeko aukera dago indultua eskatzen denean, zigorrarekin batera inolako ardura zibilik ez dagoelako eta bi kondenatuek bestelako auzibiderik ez dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea