Politika -

Biografia

Unai Rementeria, aurpegi berriak EAJn

Egun Bizkaiko Presidentzia diputatu dena Jose Luis Bilbaoren konfiantzazko pertsona da.

Unai Rementeria, EAJren hautagaia Bizkaiko ahaldun nagusia izateko. Argazkia: Efe
Unai Rementeria, EAJren hautagaia Bizkaiko ahaldun nagusia izateko.
Unai Rementeria, EAJren hautagaia Bizkaiko ahaldun nagusia izateko. Argazkia: Efe

Iker Gomez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi urteren ondoren, berrautaketara ez duela bere burua aurkeztuko iragarri zuen Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak Bizkaiko Batzar Nagusietan. Begirada guztiak Unai Rementeriari zuzendu zitzaizkion, azken urteotan Bilbaoren konfiantzazko pertsonari, alegia.

Juan Maria Aburtok Jaurlaritzara salto egin zuenean hartu zuen indarra Rementeriaren izenak. 2012. urteko abenduan, enplegu eta Gizarte Gaietako ardura hartu zuen Aburtok, eta Rementeria Presidentetza diputatu izendatu zuten.

Urteotan Bilbaoren sostengu nagusia izan ondoren, bere tokia hartzeko hautagai aukeratu du EAJk.

Rementeriak Mundakan, bere jaioterrian, eman zion hasiera ibilbide politikoari. Bertan Hirigintza zinegotzi izendatu zuten eta 1999 eta 2007. urteen artean herri horretako kateordea izan zen. 2007tik 2013ra Mundadako alkatea izan da Rementeria.

Horrez gain, Eudeleko exekutibako kide eta legebiltzarkidea izan da Rementeria.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide-Ekonomikoan lizentziaduna, Mundakako Arraun Taldeko eta Mundakako Atorrak elkarteko kidea da. Mundakan bizi da, 41 urte ditu, ezkonduta dago eta bi seme-alaba dauzka. Euskalduna da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Udal eta Foru hauteskundeak 2015