Politika -

Terrorismoaren biktimak

Memoriala zentro 'iraunkorra' izango dela esan du Barne Ministerioak

Duela hamar egun Espainiako Gobernuak osatutako adituen batzordearekin bildu da Jorge Fernandez Diaz. Batzordeak gomendioen txosten bat egin behar du.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa adituen batzordeko kideekin. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa adituen batzordeko kideekin. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa adituen batzordeko kideekin. Argazkia: EFE

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen egin beharreko Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa espazio "bizia, dinamikoa eta iraunkorra" izango dela ziurtatu du gaur Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Fernandez Diaz adituen batzordeko 14 kideekin bildu da gaur. Batzordea duela hamar egun sortu zuen Espainiako Gobernuak, gomendioen txosten bat egiteko. Biktimen "ezinbesteko ekarpenekin" batera, txostena zentroa diseinatzeko eta eginbeharrak zehazteko erabiliko dute.

2015eko aurrekontuetako lau milioi bideratuko ditu Exekutiboak Gasteizko zentroa egiteko.

"Eskuzabaltasuna"

Batzordea Florencio Dominguezek zuzendu du, eta bai horri bai gainerako kideei euren parte-hartzea eta "eskuzabaltasuna" eskertu dizkie Fernandez Diazek aurreneko bilera honetan.

"Adituen mailak, gogoeta eraikitzaileek eta askatasunez egindako ekarpenek txostenari sekulako kalitatea emango diote, proiektuaren duintasunaren parekoa", goraipatu du ministroak.

Fernandez Diazen hitzetan, zentroak bere izaerari eutsi beharko dio, "unean uneko gobernuak gorabehera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea