Politika -

Teruel

PPko kide batek dimisioa eman du Kongresuaren kontura bidaiatzeagatik

Antza denez, Luis Fernanda Rudi Aragoiko presidenteak eskatuta hartu du Carlos Muñoz Obonek dimisioa emateko erabakia.

Carlos Muñoz Obon, artxiboko irudi batean. Argazkia: Aragoiko PP
Carlos Muñoz Obon, artxiboko irudi batean. Argazkia: Aragoiko PP
Carlos Muñoz Obon, artxiboko irudi batean. Argazkia: Aragoiko PP

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Muñoz Obon Terueleko PPko diputatuak uko egingo dio alderdiko militante izateari, probintzia horretako idazkari nagusiaren karguari eta parlamentari aktari.

Aragoiko PPk baieztatu duenez, Terueleko diputatuak aipatutako karguetan jarraitzeari uko egingo dio, “pentsatzen duenarekin koherentzia” izatearren.

Diputatuak azken orduetan hartutako erabakia da, eta datorren asteartean Diputatuen Kongresuan uko egitea berrestea espero da.

Ser Irratiak informatu duenez, Luis Fernanda Rudi Aragoiko presidenteak eskatuta hartu omen du Carlos Muñoz Obonek dimisioa emateko erabakia, alderdiak “azken bi urteetan Kongresuak ordaindutako bidaia pribatu asko egin dituela” jakin eta gero.

Muñozek -SERek dioenez- mezu bat bidali die alderdikideei esanez lasaitasun handiz utziko duela alerdia, ez duelako legez kanpoko ezer egin eta ez diolako inori ezer lapurtu, hortaz, bere aro politikoari “burua gora” amaiera emango dio.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Ustelkeria politikoa azken albisteak