Politika -

Kontrol saioa

Artur Mas: 'Inoiz baino beldur gutxiago diegu Estatuaren mehatxuei'

Artur Mas izan da Kataluniako Parlamentuan egin duten kontrol saioko protagonista. CiUko diputatuek zutik hartu dute Mas saioaren hasieran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 9aren aurrean “Justizia erabili izana” eta “politikarik ez egitea” deitoratu du gaur Artur Mas Generalitateko presidenteak. Azaroaren 9ko galdeketaren “arrakastaren ondorioz” PP “urduri” ikusten duela azpimarratu du.

Artur Mas izan da Kataluniako Parlamentuan egin duten kontrol saioko protagonista. CiUko diputatuek zutik hartu dute Mas saioaren hasieran.

Katalunian dagoeneko “ez diegu beldurrik” Espainiako Gobernuak martxan jar ditzakeen ekimenei. “Boto-kutxak” jartzeagatik Fiskaltzak salaketarik jarriz gero, Espainiak “irudi dramatikoa” emango lukeela ohartarazi du Masek.

Katalanei “zenbat beldur” eragin diezaiekeen probatzen ari da Gobernua, Masen ustez, “baina gero eta beldur gutxiago diegu, egia esan”, azaldu du Masek.

Bestalde, kontsulta egiteko 10 milioi euro erabili izana egotzi diote PPCko ordezkariek Artur Masi. Katalanei “azalpenik eman gabe” diru hori bidegabeki xahutzea leporatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia