Politika -

Polemika Extremaduran

Egindako lan politikoaren zintzotasuna defendatu du Monagok

Kanarietara egindako bidaia pribatuak bere poltsikotik ordaindu zituela defendatu du Extremadurako presidenteak.

Jose Antonio Monago. Irudia: EFE
Jose Antonio Monago EFE
Monagok bere kontrako muntaketa salatu du

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Monago Extremadurako presidenteak egindako lan politikoaren zintzotasuna defendatu du gaur eta egindako bidaiak ziurtatuko dituela iragarri du. “Senatari nintzenean Kanarietara lan arrazoiengatik 16 aldiz bidaiatu nuela ziurtatu dezaket”, esan du. Gainerako 22 bidaiak bere poltsikotik ordaindu zituela adierazi du.

Monagok prentsaurrekoa eskaini du Meridan. Gobernu Kontseiluko kideen eta zuzendari orokorren babesa izan du Extremadurako presidenteak. Bizitza pribatua eta profesionala inoiz ez dituela nahastu baieztatu du.

Azken egunetan jasandako “erasoen” inguruan galdegin du Monagok eta Kanarietara egindako bidaien informazioaren ardatza “faltsua” dela ziurtatu du. “Bidaia pribatuak nik ordaindu nituen”, baieztatu du.

Kanarietara egindako bidaien datuak kaleratu zirenetik “harea-ekaitz baten erdian” egon dela esan du, “salaketei datu ofizialekin erantzun ezinda”. Bizita politikotik “ezabatu” nahi izan duela salatu du  Monagok, baina ez duela lortuko. “Ez naute isilaraziko”, zehaztu du.

Ekintza legalak

Kanarietara egindako bidaiak lan arloko bidaiak izan zirela ziurtatzen duten agiriak abokatuen esku utzi dituela iragarri du Extremadurako presidenteak, beharrezkoak diren ekintza legalak has ditzaten. “Dokumentu originalak Extremadurako oposizioko taldeen esku ere utzi ditut”, gaineratu du.

Bere familia “lur jota” dagoela azpimarratu du. “Nire heriotza zibila lortzeko asmoz operazioa gogorra egin dute. Errugabe batek errurik ez duela erakutsi behar izan du”, baieztatu du.

Datozen hauteskunde autonomikoetarako hautagaitza berriz ere aurkeztuko duela iragarri du Monagok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea