Politika -

Ana Matoren ordezkoa

Alfonso Alonso arabarra, Osasun ministro berria

PPren Arabako presidentea eta Alderdi Popularraren Kongresuko bozeramailea kargu berriaz jabetuko da asteazken honetan, erregearen aurrean zin egin eta gero Zarzuelako jauregian.

Alfonso Alonso Osasun ministro berria. Artxiboko irudia: EFE
Alfonso Alonso Osasun ministro berria. Artxiboko irudia: EFE
Alfonso Alonso Osasun ministro berria. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPren Arabako presidentea eta Alderdi Popularraren Kongresuko bozeramailea Osasun ministro berria izango da, Espainiako Gobernuak gaur jakitera eman duenez.

Horrela, Kongresuko bozeramailearen lana saritzea erabaki du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Alonso politikoki Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearen hurkoa da. Ustelkeriaren inguruko eztabaidan PPko bozeramailearen lana goraipatu zuen Rajoyk iragan ostegunean, Kongresuan.

Alonso kargu berriaz jabetuko da asteazken honetan, erregearen aurrean zin egin eta gero Zarzuelako jauregian. Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Rafael Catala Justizia ministroa ekitaldian izango dira.

Arabako PPren presidentea eta bozeramailea izateaz gain, Alonso Gasteizko alkatea izan zen 1999tik 20007ra arte.

Alonsok Matoren lekukoa hartuko du

Ana Matok azaroaren 26an dimisioa eman eta gero, ministro berria karguaz jabetuko da. Mato Gurtel sarearen bidez aberastu zela erabaki zuen Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Matok prentsa ohar batean jakinarazi zuen dimisioa. Horretan, gainera, errugabe dela esan zuen. "Autoak ez dit deliturik ezta erantzukizun penalik inputatu", gogorarazi zuen.

"Ez diet kalte egin nahi Espainiako Gobernuari, presidenteari eta PPri", nabarmendu zuen Matok, eta agertutako "konfiantza" eskertu zien Rajoyri, Ministroen Kontseiluari eta alderdiari.

Alonsoren izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute asteazken honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak