Politika -

Adierazpenak

Mendia alderdien arteko gobernu-akordioen alde agertu da

PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, hurrengo hauteskundeen emaitzek EAEko hiru aldundiak kudeatu dituzten alderdiak zigortu beharko lituzkete.

Indar desberdinen arteko Gobernu programaren alde agertu da Mendia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan du une honetan ez dela posible "hauteskundeen osteko itunen gainean" hitz egitea, eta, beharrezkoa izatekotan, alderdien arteko gobernu-akordioen alde agertu da. Horrela, bere esanetan, EAEko erakundeek egonkortasun handiagoa izango lukete.

Europa Pressi emandako elkarrizketa batean, Mendiak adierazi du herritarrek, bere iritziz, EAEko hiru Aldundiak kudeatu dituzten alderdiak zigortu beharko lituzketela. Nabarmendu duenez, Bizkaian, bere ustez, "politika ekonomikoak eta kohesio sozialekoak porrot egin dute"; Araban, "murrizketen politika egiten jarraitzen dute" eta herritarren arteko "tentsioak" sortzen dituzte; eta Gipuzkoan, Mendiaren arabera, Bildu ez du maila ematen jakin.

EAEko sozialisten liderraren esanetan, oraindik goizegi da hauteskundeen osteko itunen gainean hitz egiteko; izan ere, botoen emaitzak ezezagunak dira, une honetan.

"Nahiago dut itxaron, ea herritarrek zer aukeratzen duten, eta egun horretan ikusiko dugunaren arabera -nork irabazi duen, zeinek lortu dituen botorik gehien, zeintzuk diren hauteskunde-egitarauak eta herritarrei eskaini nahi dizkieten helburu politikoak-, gobernagarritasuneko akordioak proposatu", gehitu du.

Egonkortasuna, euskal erakundeetan

Mendiaren ustez, euskal erakundeek egonkortasuna behar dute; bera parlamentu-erregimenaren aldekoa dela eta kontua ez dela botorik gehien zerrenda errespetatzea ala ez, baizik eta gehiengoak "gobernurako programa bat adosteko gai izatea", herritarrei, beharrezkoa balitz, indar politiko desberdinen arteko egitaraua eskaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Idoia Mendia