Politika -

Adierazpenak

PSE: 'Atzerrian betetako kartzela-zigorrak deskontatu behar dituzte'

Idoia Mendiak espero du Auzitegi Gorenak  "zuzen" interpretatzea EBren erabakia, Estatu espainiarrak, Parot Doktrinarekin ez bezala, errietarik ez jasotzeko.

Idoia Mendia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.
Idoia Mendia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.
Idoia Mendia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, Europako beste herrialdeetan betetako kartzela-zigorrak deskontatu behar dizkiete presoei. Mendiak espero du Auzitegi Gorenak "zuzen" interpretatzea EBren erabakia, Estatu espainiarrak, Parot Doktrinarekin ez bezala, errietarik ez jasotzeko.

Gainera, Europa Pressekin izandako elkarrizketa batean, nabarmendu du ez duela ulertzen zergatik Eusko Jaurlaritzak, ETAri desarmearen gainean luzatu dion proposamenarekin, "oxigeno-baloia" ematen dion bandari: "ETAk ez du arrazoirik existitzeko, ezta jarraitzeko ere". EH Bilduk berregin nahi omen duen lur-zoru etikoaren gainean ere hitz egin du, eta EAJri eta EH Bilduri berari eskatu die "agirian dauden hitzak, bidexka politikoak lortzeko asmoarekin, ez bihurritzeko".

PSE-EEko liderraren esanetan, Estatu espainiarrak "denbora luzeegia erabili du" Europar Batasunaren zuzentarauak indarrean sartzeko: "Kontraesanak badaude, Auzitegi Nazionaleko Aretoen artean”, beste herrialdeetan betetako zigorren gainean, "Gobernuak legez kontrakoa izan daitekeen klausula bat sartu duelako da".

Mendiak adierazi du "sen onekoa" ematen duela herrialde batean edo beste batean betetako zigorrak deskontatuak izan ahal izatea, "eremu europar komun batean bagaude, justizia eta segurtasunari dagokionez". Nolanahi ere, zehaztu duenez, "edozein kasutan, auzitegiek hartu beharko dute balizko erabaki hori".

Eusko Jaurlaritzak “oxigeno-baloia eman dio ETAri desarme azkarraren proposamenarekin”

PSE-EEren idazkari nagusiak berriro eskatu dio ETAri behin betiko desagertzea, eta azaldu du, bere iritziz, Eusko Jaurlaritzak "oxigeno-baloia" eman diola ETAri "desarme azkarraren proposamenarekin". Bere esanetan, ETAk ez du arrazoirik existitzeko edo aurrera jarraitzeko: "Banda terrorista desegiten bada, desarmearena bigarren mailako kontua da", gehitu du.

EAEko sozialisten liderrak EAJk eta EH Bilduk izandako elkarrizketen gainean ere hitz egin du. Bi alderdiei "hitzak ez bihurritzeko" eskatu die, "bidexka politikorik" ez ateratzeko deia luzatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak PSE-EE