Politika -

Adierazpenak

Iglesias: '78ko giltzarrapoa ireki gabe, Kataluniak ezin du erabaki'

Podemoseko idazkari nagusiaren iritziz, "saihestezina" da prozesu konstituziogile bat gizarte kataluniarrean, independentzia ere duen "herrialdeko eztabaida" bat.

Pablo Iglesias, Katalunian. Argazkia. EFE.
Pablo Iglesias, Katalunian. Argazkia. EFE.
Pablo Iglesias, Katalunian. Argazkia. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren iritziz, "saihestezina" da prozesu konstituziogile bat gizarte kataluniarrean, independentzia ere duen "herrialdeko eztabaida" bat. Horretan, "eragile politikoak ez lirateke egoeraren arabera kokatu behar", azaldu du.

Horrela adierazi du gaur El Periódico de Catalunyak argitaratutako elkarrizketa batean. Iglesiasek nabarmendu du Kataluniak "78ko giltzarrapoa" ireki behar duela, bertako herritarrek independentziaren gaineko hitza hartu ahal izateko. 1978ko abenduaren 6ko Espainiako Konstituzioari egin dio erreferentzia Podemoseko liderrak.

Iglesiasen iritziz, prozesu konstituziogileak dena eztabaidatu behar du, ez bakarrik independentzia: adibidez, Konstituzio berriak edo berrituak osasuna pribatizatuko ez duela, ezta hezkuntza edo adintsuentzako arreta ere, besteak beste.

"Gu baino subiranistagoak, inor ez"

"Gu baino subiranistagoak, inor ez. Subiranotasuna banderen koloreek definitzen dutela uste dutenek ez digute subiranismotasuneko irakaspenik emango", esan du Iglesiasek CiU eta Artur Masen gainean hitz egitean. "Gezurra da berak irtenbidea izatea", esan du Podemoseko liderrak Kataluniako presidenteaz.

Masek "bulego batean negoziatu nahi du Rajoyrekin, oso aberatsak diren eta zergak ordaintzen ez dituzten gizon batzuek inguratuta; negoziazio hori babestuko dute gizon horiek", amaitu du Iglesiasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Ahal dugu