Politika -

Madril

Bonba mehatxuagatik atxilotu zuten gizona aske utzi dute, karguekin

Aske utzi dute eta ez dute haren kontrako behin behineko neurririk hartu. gabe. Desordena publikoak eragitea leporatu diote.

Atochako geltokia. Artxiboko irudia: EFE
Atochako geltokia. Artxiboko irudia: EFE
Atochako geltokia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Atocha geltokian bonba mehatxu faltsua egiteagatik atxilotutako gizona aske utzi dute, larunbat honetan, karguekin. Madrilgo Justizia Auzitegia Nagusiak berri eman duenez, ez dute Jamal Herradiren kontrako behin behineko neurririk hartu eta desordena publikoak eragitea leporatu diote.

Hala, Madrilgo 7. zenbakiko instrukzio epaitegiak atxilotutako gizonezkoa aske uztea erabaki du, baina instrukzioak bere bidea jarraitzen du.

Jamal Herradik Torrejon de Ardozeko geltokian hartu zuen trena eta, Atochara heldu baino 500 metro lehenago, gainean zeraman motxila eztandarazi eta bere buruaz beste egitearekin mehatxu egin zuen. Aipaturiko gizonak buru osasuneko arazoak ditu eta tratamenduan dago.

Gizonaren bagoi berean zihoazen bidaiariek larrialdiko balaztari eragin zieten eta trena geldiarazi zuten. Une horretan, treneko ateak ireki ziren eta bidaiarik, beldurraren beldurrez, lasterka atera ziren.

Jamal Herradi bera ere lasterka atera zen, baina Poliziak atxilotu egin zuen minutu batzuk geroago. Atxilotuak txilaba zeraman soinean eta lehergailuak desaktibatzen adituak diren polizia nazionalek, berehala, gizonaren objektuak miatu zituzten mehatxua egia izan zitekeelakoan.

Azkenean, alarma faltsu bat zen eta motxilan ur botila bat eta pare bat objektu pertsonal zituen. Dena den, badaezpada, trena arakatu zuten. Ordurako, Poliziak Atochako geltokia jendez hustu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea