Politika -

11 herrialderen artean

Europako finantza tasa 2017rako prest egotea nahi du Hollandek

Frantziako presidenteak zerga garatzeko lanei ekin nahi dio lehenbailehen, eta bildutako dirua “klimaren zerbitzura eta klima aldaketaren kontrako borrokan” lagundu beharko luke.

Konfidantza berreskuratzeko, irratian hasi du urtea Hollandek

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Françoise Hollande Frantziako presidenteak adierazi duenez, finantza eragiketen gaineko zerga aztertu behar duten hamaika herrialdeak mugiarazi nahi ditu, 2016rako, beranduenez 2017rako”, indarrean egon dadin.

France Inter egindako elkarrizketa batean, Hollandek azaldu du Michel Sapin Finantza ministroari agindu diola hamaika herrialde horietako Finantza ministroak bildu ditzan urtarrilean bertan, zergaren gainean lan egiteko, eta bildutako dirua “klimaren zerbitzura eta klima aldaketaren kontrako borrokan” lagundu beharko luke.

Gainera, esan du zerga-oinarria “ahalik eta zabalena” izan behar dela, finantza produktu guztiak “tasa ahul baten eraginpean egotea” hobeago delako, “merkatuak antolatuta egon daitezen”.

Frantziako bankuak esku hartu du azkenaldian presidentearen asmoetan, ohartarazteko zerga altu batek Parisko burtsatik Londreseko burtsara jarduerak mugiarazteko arriskua duelako, britainiarrek ez baitute zerga ezartzeko asmorik.

Hollande itxaropentsu agertu da zerga horren inguruan, “badaude hamaika herrialde europar sartzeko prest daudenak. Arazo teknikoak badaude, baita oztopo politikoak eta finantza taldeen presio jokoak ere”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak François Hollande albisteak