Politika -

Urtarrilak 13

Espetxe politika 'kriminala' salatzeko mobilizazioak deitu ditu Sortuk

Euskal Herriko herri eta hiri guztietan mobilizazioak deitu ditu Sortuk urtarrilaren 13rako. Asteartean 56 presok kartzelan jarraitu behar duten ala ez erabakiko du Auzitegi Gorenak.

Sortu. Artxiboko irudia: EFE
Sortu. Artxiboko irudia: EFE
Sortu. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko herri eta hiri guztietan ‘Espetxe Politika Kriminalari Stop, Presoak Etxera’ lelopean mobilizazioak deitu ditu Sortuk urtarrilaren 13rako. Egun horretan 56 presok kartzelan jarraitu behar duten ala ez erabakiko du Auzitegi Gorenak.

Sortuk agiri batean azaldu duenez, “Europako araudia bete edo urratuko duen” erabakitzeko osoko bilkura egingo du Gorenak. Abenduaren 16an erabaki behar izan zutela gogorarazi du koalizioak, baina “erabakia asteartera arte atzeratu zuten”. Sorturen hitzetan, “euskal presoei zigorra bidegabe luzatzeko ingeniaritza juridikoa erabili ala ez erabakiko du Gorenak”.

Sortuk salatu duenez, “espetxe politika kriminalaren aldeko apustua egiten jarraitzen “ du PPk, “Euskal Herriak konponbidean aurrera egitea saihesteko”.

“Konponbidean laguntzeko”

“Presoen eskubideen aldeko borroka berrindartzeko” deia egin du koalizio abertzaleak; izan ere, “eskubideen defentsa, Espainiako espetxe politikaren ondorio kriminalak salatzea konponbide prozesuari laguntzea da”. “Arrazoi politikoengatik kartzelan pertsona bakar bat dagoen bitartean bakea ez da posible izango”, erantsi du.

Sorturen hitzetan, “PPren espetxe politika kriminalarekin bukatzeko indar guztiak batu behar ditugu”. Azkenik, “Sare ekimenak larunbaterako Bilbon deitutako mobilizazioan parte hartzeko” deia egin du Sortuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu Presoak argazkiak