Politika -

Kataluniako Auzitegi Nagusia

Masen jokabidean desobedientzia zantzuak ikusten ditu Justiziak

Auzitegi Konstituzionalak kontsulta alternatiboa baliogabe uzteko agindua eman zuen azaroaren 4an. “Salatuek agindua ustez bete ez” zutela esateko zantzuak ikusten ditu Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Masen jokabidean desobedientzia zantzuak ikusten ditu Justiziak

0:26

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzeagatik Artur Mas Generalitateko presidenteak desobedientzia delitu bat egin ahal izan zuela esateko zantzuak ikusten ditu Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Konstituzionalak azaroaren 9ko kontsulta alternatiboa baliogabe utzi zuen.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak zenbait autotan azaldu duenez, ustezko desobedientziagatik Generalitateko presidentea eta Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilariak ikertzeko salaketak eta kereilak onartzea erabaki zuen abenduaren 22an.

Fiskaltzaren kereila onartu du Auzitegiak auto batean. Konstituzionalak kontsulta alternatiboa baliogabe uzteko agindu “konkretu eta zehatza” eman zuen azaroaren 4an. “Salatuek agindua ustez bete ez” zutela esateko zantzuak ikusten ditu Auzitegiak; izan ere, galdeketa prestatzeko lanarekin jarraitu zuten bozketa eraikuntza publikoetan egin arte. Gainera, publikoki egindakoaren ardura bere gain hartu zuen Masek.

“Atzera bueltarik ez”

Kontsultarekin aurrera jarraituta, Masek, Ortegak eta Rigauk Konstituzionalaren aginduari “eraginkortasuna kendu” ziotela uste du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Ondorioz, “salatuen jarrerek atzera bueltarik ez duten ondorioak ekarri zituzten”, Auzitegiak erantsi duenez.

Horrela, Masek, Ortegak eta Rigauk ebazpen judizialen aurrean ustez desobedientzia delitu bat egin dutela ondorioztatu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Ikerketako emaitzen arabera, prebarikazioa eta diru publikoak bidegabe erabiltzea leporatu diezazkiekete.

Bestalde, A9ko kontsulta dela eta aurkeztutako zazpi kereilak eta 25 salaketak Masi, Ortegari eta Rigauri zabaldutako prozeduran barneratzea adostu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

Homs eta Espadaler

Manos Limpias sindikatuak aurkeztutako kereilari dagokionez, Francesc Homs Generalitateko Presidentetza kontseilaria eta Ramon Espadaler Barne kontseilaria ikertzea baztertu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Hain zuzen ere, Manos Limpiasen kereilak beste salaketa guztiak bilduko ditu, aurkeztu zuten aurrena delako.

Auzia ikertzeko aurretiazko diligentziak hastea erabaki du Kataluniako auzitegiak. Auzia Joan Manuel Abril magistratuak zuzenduko du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Kataluniaren independentzia