Politika -

ETAko presoak

Auzitegi Gorenak gaur hartuko du zigorrak pilatzeari buruzko erabakia

Gaurkoan Kepa Pikabea ETAko presoen helegiteari buruz erabakiko dute, baina ebazpenak beste 60 presori eragingo die.

Kepa Pikabea presoaren helegitea izango dute aztergai. EITB.
Kepa Pikabea presoaren helegitea izango dute aztergai. EITB.
Kepa Pikabea presoaren helegitea izango dute aztergai. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak bilera egingo du gaur,  zigorraren parte bat Frantziako espetxeetan bete duten ETAko presoen zigorrak pilatzeari buruz erabaki bat hartzeko. Bilera 10:30ean hasiko da.

Gaurkoan, Kepa Pikabea ETAko presoen helegiteari buruz erabakiko dute, baina ebazpenak beste 60 presori eragingo die.

Frantzian betetako urteak Espainian bete beharreko zigorrari kendu behar zaizkien izango dute aztergai gaurko batzarrean. Gorenaren ildo nagusia ezartzeko balioko du ebazpenak, orain arte epaitegi ezberdinek ebazpen ezberdinak eman baitituzte.

Alberto Plazaola, Santiago Arrospide, Carmen Gisasola eta Jesus Garcia Corporales kalera atera dira jada, Frantziako kartzeletan emandako denbora deskontatu ondoren.

Caride Simon eta Francisco Mujika Garmendiari ere onartu diete, eta une batetik bestera aterako dira kartzetik. Kepa Pikabea eta Iñaki Bilbao presoei, aldiz, ez diete aintzat hartu.

Epaileek eztabaida eta erabakia atzeratzea erabaki zuten, aurretik Fiskaltzaren eta defentsaren iritzia jakin nahi zutela argudiatuta. Pikabearen abokatuak Europako legedia aplikatzea eskatu zuen; hau da, Frantziako kartzeletan betetako urteak Espainiakoetan eman beharrekoetan kontuan hartzea, alegia.

Auzitegi Goreneko epaileen artean iritzi kontrajarriak izan dira gai honen inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena argazkiak ETA