Politika -

Astelehenean atzeratu zuten

Ezker abertzalearen aurkako epaiketa urtarrilaren 29an hasiko da ANean

Eloy Velasco epaileak 'Mate' operazioan atxilotutako hiru abokatuak asteartean aske utzi eta gero, ahozko saioaren hasiera data berriro ezarri du Auzitegi Nazionalak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasuna, EHAK eta ANVko 35 kideen kontrako epaiketa urtarrilaren 29an hasiko dela jakinarazi du gaur Auzitegi Nazionalak. Epaiketa bertan behera utzi zuten astelehenean, ?Mate? operazioan hiru abokatuak atxilotu eta gero.

Eloy Velasco epaileak atxilotutako hiru abokatuak asteartean aske utzi eta gero, ahozko saioaren hasiera data berriro ezarri du gaur Auzitegi Nazionaleko Gai Penaletarako Aretoak.

Eukene Jauregi, Haizea Ziluaga eta Amaia Izko abokatuei erakunde terroristako kide izatea edo kolaboratzea, dirua zuritzea eta iruzurra egitea leporatu die magistratuak.

Velascok pasaportea kendu, Espainiatik ateratzeko debekua eta epaitegietan hilero aurkezteko betebeharra ezarri zien. Gainera, instrukzioak irauten duen bitartean, ?ETAko presoei bisita kolektibo eta antolatuak egitea? debekatu zien.

Hala ere, defentsa eskubidea ez urratzeko, presoei bisitak egiteko aukera eman die epaileak, baina beti ?espetxeetako kontu konkretuengatik den kasuetan?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea