Politika -

Atxiloketak

Barrenak Estatuaren mendeku gosea ikusten du Arrospideren atxiloketan

Sortuko eledunaren hitzetan, 'Santi Potros' atxilotzeko akusazioak aitzakia baino ez dira, mendekua hartzeko.

Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.
Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.
Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak azken bi asteotan Espainiako Gobernua ezartzen ari den "errepresioa" salatu du. Santiago Arrospide Sarasola Santi Potros atxilotzeko "akusazio berriak asmatu" izana leporatu dio Espainiako Gobernuari Barrenak.

Joan den astean ETAko presoen abokatuen aurka egindako operazioa, Auzitegi Gorena zigorrak pilatzearen kontra agertu izana eta Arrospideren atxiloketa estrategia berean kokatu ditu Barrenak. Haren iritzian, egoera politiko berri baten atarian gaudela jakin badaki Estatuak, eta horren aurrean "errepresioa" da erantzuna.

Donostian eman duen prentsaurrekoan, Barrenak esan du akats larria dela "hauteskundenkeriaz" aritzea, gertatzen ari denaren aurrean. Euskal Herrian, Katalunian edota Espainiako Estatuan aldaketa eragoztea da Madrilgo Gobernuaren helburu bakarra, Sortuko bozeramailearen esanetan. Ezker abertzaleak "Estatuaren auto-kolpea" sumatzen du gertatu diren azken atxiloketen aurrean eta "horren xedea ezer ez aldatzea da".

Santi Potros-en atxiloketaren atzean Estatuaren mendeku gosea ikusten du Barrenak. Arrospide atxilotzeko akusazioak asmatzea egotzi dio Estatuari. "Duela 27 urte gertatu zen zerbaiten akusazioa asmatu dute, kartzelan 27 urtez egon den eta duela egun batzuk aske utzi zuten pertsona bat berriro atxilotzeko", esan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu