Politika -

Bilera

Pablo Iglesiasekin batzartu zela onartu du Zapaterok

Zapaterok ez zion hitzorduaren berri eman Pedro Sanchez PSOEko buruzagiari, “bilera pertsonala” zela argudiatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtearen amaieran Pablo Iglesias Podemoseko liderrarekin batzartu zela onartu du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak. Aurretik ez zion hitzorduaren berri eman Pedro Sanchez PSOEko buruzagiari, “bilera pertsonala” zela argudiatuz.

Ser irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, Zapaterok azpimarratu du Pablo Iglesias Espainiako politikari bat dela eta, askotan batzartu egiten dela “Espainiako politikagintzako” ordezkariekin.

Bilera egin ondoren, horren berri eman zion Pedro Sanchezi.

Bilera Jose Bono sozialistak egidako bitartekaritzari esker egin zutela azaldu du Zapaterok.

Iglesiasekin izandako solasaldia “Interesgarria”, “egokia” eta “adeitsua” izan zela baieztatu du. Jorratu zituzten gai nagusiak, Latinoamerika eta euroaren egoera.

Podemosen programarekin “desadostasun nabariak” dituela azpimarratu du, baina alderdi berri horren agerrerak politikariek duten irudia hobetzeko baliagarria izan daitekeela adierazi du Zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pablo Iglesias politikari ohia Pedro Sánchez argazkiak