Politika -

Punica auzia

Guardia Zibila Madrilgo Erkidegoaren egoitzara joan da kontratuen bila

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailea izan da polizia-operazioa agindu duena. "Online" erreputazioari buruzko kontratuak daude jomugan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak, ustelkeria sare bat ikertzen duen Punica auzia daramanak, Guardia Zibila bidali du Madrilgo Erkidegoaren egoitzara "online" erreputazioari buruzko kontratuak eskatzera.

Epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez, Velascok Presidentzia Kontseilaritzara bidali du Guardia Zibila, auzian inputatutako Alejandro de Pedro Llorca eta Jose Antonio Alonso Conesaren enpresekin egindako Interneteko erreputazioari buruzko kontratu publiko guztiak eskatzera.

Madrilgo Erkidegoko iturrietatik jakitera eman dutenez, eskatutako dokumentazio guztia entregatu dute, Informatika Agentziaren kontratuekin zerikusia duen guztia, alegia.

Gainera, Agentziak ez zituela "online" erreputazioari buruzko kontratuak sinatu zehaztu du Gobernu madrildarrak, eta kontratu horietan Madrilgo Erkidegoari buruz Interneten argitaratzen diren albisteen jarraipena agintzen omen zen.

Aurreko astelehenean, Salvador Victoria Madrilgo Gobernuaren bozeramaile eta Presidentzia kontseilariak ukatu egin zuen "goitik behera" Punica operazioan atxilotutako enpresariren bati ordainketa bat agindu izana.

Izan ere, El Pais egunkariak argitaratutako albiste baten arabera, bozeramaileak 10.000 euroko ordainketa agindu zion Alejandro de Pedro auzipetuari.

Informazio horren arabera, eMadrilgo erkidegoko kargudunen Interneteko irudia hobetzeko lanengatik egin zen aipatu ordainketa, baina Victoriak gezurtatu egin du.

Punica operazioaren harira, Velascok Francisco Granados PPren Madrileko buru ohia, sarearen ustezko burua, eta atxilotutako 35 lagunetako sei kartzelara bidali zituen, David Marjaliza Leongo Aldundiaren presidentea, Marcos Marinez PPko kidea eta Jose Carlos Boza Valdemoroko alkatea, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Espainian