Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Zigorren pilaketa eragozten duen legearen kontra jo nahi du EH Bilduk

Koalizioak Konstituzionalera jotzeko deia egin dio Jaurlaritzari, nahikoa argudio daudela iritzita.

Agirrezabala eta Arzuaga, Legebiltzarrean. Argazkia: Efe
Agirrezabala eta Arzuaga, Legebiltzarrean.
Konstituzionalean helegitea jartzeko eskatu dio EHBilduk Jaurlaritzari

0:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ekimena aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera jo dezan zigorren pilaketa eragozten duen lege organikoaren kontra. Hori horrela, EAJri ekimenaren alde agertzeko eskaria egin dio.

Kongresuak azaroan onartu zuen 7/2014 lege organikoa, Espainiako Legedian Europako araua sartzeko. Arau horren arabera, Espainiako Estatuko herritarrek Europar Batasuneko beste herrialdetan betetako urteak Espainiako Estatuko zigorrei kendu behar zaizkie.

Baina lege organikoak mugatu egiten du araudiaren aplikazioa eta, EH Bilduk gaur salatu duenez, horrek eragin du Auzitegi Gorena zigorrak pilatzearen kontra agertu izana.

Julen Arzuaga eta Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideek prentsaurrekoa eman dute Gasteizko ganberan ez legezko proposamena aurkezteko. Proposamen horretan, Jaurlaritzari eskatzen diote beharrezko izapideak bete ditzala lege organikoari konstituzio kontrakotasun helegitea jartzeko.

Arzuagak esan du nahikoa zantzu juridiko daudela helegitea aurkezteko, eta EAJk babesa agertuko dion esperantza du, bien artean Legebiltzarraren gehiengo osoa dutelako.

EH Bilduren bi legebiltzarkideek salatu dutenez, Auzitegi Gorenak Espainiako "Gobernuaren presiopean" hartu ditu erabakiak, "presoek askatasuna lortzeko duten eskubidearen" aurka, eta Espainiako Estatuak "bakeari ahal duen oztopo guztiak" jartzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak