Politika -

Polizia operazioa

Poliziak lau ustezko jihadista atxilotu ditu Ceutan

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakitera eman duenez, "atxilotutakoak oso muturrekoak dira, eta atentatu bat egiteko, baita atentatu suizida bat ere, prestatuta zauden".

Hainbat atxilotu Ceutan, 'atentatuak egiteko eta inmolatzeko prest'

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak terrorismoaren kontrako operazio bat burutu du eta lau ustezko jihadista atxilotu ditu Ceutan, Barne Ministerioak zabaldu duenez.

Farid Mohammed Al Lal eta Mohammed Al Lal anaiak, eta Anwar Alli Amzal eta Rodouan Amzal anaiak dira atxilotuak.

Erakundeak bidalitako oharraren arabera, atxilotuak zelula batekin kide dira eta Espainian atentatu bat egiteko azpiegitura sortuta ote duten ikertzen ari dira.

Operazioa Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta Bost zenbakiko Auzitegi Zentraleko titularrak zuzendu eta koordinatu dute.

Informazio Polizia-etxe Nagusiko agenteek egin dituzte atxiloketok. Gainera, bi miaketa ere egin dituzte Ceutako bi etxebizitzatan.

Barne Ministerioaren arabera, operazioak zabalik darrai.

'Muturreko terroristak'

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakitera eman duenez, atxilotutakoak anaiez osatutako bi bikote dira. “Oso muturrekoak dira, eta atentatu bat egiteko, baita atentatu suizida ere, prestatuta zauden”, gaineratu du.

“Zelulak antzekotasun handiak zituen Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoa egin zuten terroristekin”, zehaztu du ministroak.

Madrilera eraman dituzte

Ceutan atxilotutako lau ustezko terroristak segurtasun neurri handien artean, hegazkin bat barne, Madrilera eraman dituzte larunbat honetan. Atxilotuak Madrilera eramateko aurreko operazioetan ezarritako operativo bera abiatu dute.

Segurtasun neurri handiekin El Principe auzotik heliportu zibilera eraman dituzte. Polizia-operazioak ez du hirian aparteko ezustekorik eragin, goizalde partean egin dutelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Jihadismoa albisteak