Politika -

Lau lagun atxilotuta

Ustezko jihadistak astelehenean eramatekoak dira Auzitegi Nazionalera

Bestalde, Fernandez Diazek adierazi duenez, gizartea “ohitu behar da” terrorismoaren “nolabaiteko arriskupean bizitzera”, baina “segurtasunarekin eta askatasunarekin bateragarria den maila batean”.

Poliziaren Ceutako polizia-etxea. Irudia: EiTB
Poliziaren Ceutako polizia-etxea. Irudia: EiTB
Poliziaren Ceutako polizia-etxea. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ceuta Hiri Autonomoan atzo, larunbata, atxilotutako lau ustezko jihadistak astelehenean eramatekoak dira epailearen aurrera, Auzitegi Nazionalean.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak adierazi duenez, miaketak amaitu dira dagoeneko, eta orain galdeketei ekin diete polizia-etxean.

Bestalde, Fernandez Diazek adierazi duenez, gizartea ?ohitu behar da? terrorismoaren ?nolabaiteko arriskupean bizitzera?, baina ?segurtasunarekin eta askatasunarekin bateragarria den maila batean? eta ?zaintza mailari eutsi behar? zaiola ohartarazi du.

PPren Batzar Nazionalean heldu denean, Madrilen, ministroak esan du Espainiak ?ohiko dinamika jarraitzen? duela eta ez duela ?arrisku handiagorik?, Frantziako atentatuak gorabehera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak