Politika -

Auzitegi Nazionala

Idoia Martinez ETAko kideari 30 urteko espetxe-zigorra ezarri diote

1994an Miguel Peralta Utrera Armadako tenientearen ibilgailuari lapa-bonba bat jarri ziola frogatutzat jo dute Auzitegi Nazionaleko epaileek sententzian.

Idoia Martinez Garcia epaiketan. Artxiboko irudia: EFE
Idoia Martinez Garcia epaiketan. Artxiboko irudia: EFE
Idoia Martinez Garcia epaiketan. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Martinez Garcia Alba ETAko kideari 30 urte eta 3 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak 1994an Miguel Peralta Utrera Armadako tenientearen ibilgailuaren azpian lapa-bonba bat jartzeagatik. Lehergailuak Extremadurako autobian (A-5) eztanda egin zuen.

Idoia Martinezek Utreraren ibilgailuari lapa-bonba bat jarri ziola frogatutzat jo dute Angel Luis Hurtado (txostengilea) eta Julio de Diego epaileek sententzian. Era berean, hildako tenientearen oinordekoei 500.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die zigortuak.

Jose Ricardo de Prada magistratuak, ostera, boto partikularra eman du. Auzipetua zigortzeko froga nahikorik ez dagoela uste du epaimahaiko hirugarren magistratuak.

Mikel Azurmendi Peñagarikano

Mikel Azurmendi Peñagarikano (36 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten eraso berdinagatik) ETAko kideak komisarian egindako adierazpenak froga nagusia izan direla azaldu du Aretoak. Idoia Martinez Madril taldeko kidea zela aitortu zuen Azurmendik Poliziaren aurrean, eta emakumeak lapa-bonba jarri zuela erantsi zuen.

Hala ere, epaiketan adierazpenak egin izana ukatu zuen Azurmendik. Gainera, atxiloketan Guardia Zibilaren tratu txarrak jaso zituela esan zuen. Aretoak ez die sinesgarritasunik eman, tratu txarrak sekula ez dituelako salatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak