Politika -

Bake prozesua

Ekuadorreko eragileen babesa jaso du Euskal Herriko bake prozesuak

Hegoamerikako herrialdeko hainbat alderdi politiko, giza eskubideen aldeko elkarte eta gizarte zibileko ordezkarik bultzada eman nahi izan diote prozesuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astearte gauean Euskal Herriko bakearen aldeko Biltzarra egin dute Quiton (Ekuador); Mexikon, Uruguain eta Argentinan egindakoei jarraipena emate aldera. Grupo Promotor de Ecuador, Serpaj, Colombianos y Colombianas por la Paz, Lokarri, Nazioarteko Harremanetarako Taldea, Quitoko Unibertsitate Metropolitanoa eta Ekuadorreko Kultur Etxea izan dira ekitaldiaren antolatzaileak.

Bake prozesua egonkortzeko eta euskal gizartearen esfortzua sustatzeko Ekuadorreko gizarte zibilaren eta ordezkari politikoen babesa lortzea izan da biltzarraren helburua. Hori horrela, Hegoamerikako herrialdeko hainbat alderdi politiko, giza eskubideen aldeko elkarte eta gizarte zibileko ordezkarik bultzada eman nahi izan diote prozesuari.

Bertan izan dira hizlari Alberto Spektorowski (Nazioarteko Harremanetarako Taldea), Rosa Mireya Cardenas (Ekuadorreko Justizia ministro ordea) eta Paul Rios (Lokarri).

Lokarriren bozeramaileak hitzaldian adierazi duenez, ETAk jarduera armatua utzi zuenetik Espainiako Gobernuak "ezer aldatu izan ez balitz bezala" jokatzen du, eta "herritarrak jarduera politikoagatik kartzelatzen jarraitzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea