Politika -

'Falciani zerrenda'

Belgika HSBCren buruzagiak atxilotzeko agindua ematekotan dago

Auzia daraman epailea "HSBCren buruzagiak eta buruzagi ohiak atxilotzeko agindua emateko prest dago, Suitzako agintariek laguntzen ez badute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Fiskaltza HSBCk Suitzan dituen buruzagiak eta buruzagi ohiak atxilotzeko agindua ematea pentsatzen ari da, azaroan antolatutako zerga iruzurra eta beste delitu ekonomiko batzuengatik auzipetu ostean.

Auzia daraman epailea "HSBCren buruzagiak eta buruzagi ohiak atxilotzeko agindua emateko prest dago, Suitzako agintariek laguntzen ez badute", adierazi du Belgikako Fiskaltza federalak, Belgikako albiste-agentziek jakitera eman dutenez.

"HSBC ez da gardentasunez jokatzen ari", adierazi du bozeramaileak, epailearen helburua beharrezko informazioak bidal ditzaten "presioa egitea" dela azpimarratu aurretik.

Epaile berak erreguzko mandatu bat bidali zien duela bi hilabete Suitzako agintari judizialei, baina oraingoz ez du erantzunik jaso, Fiskaltzak gaineratu duenez.

Suitzako agintarien laguntza ezaren aurrean, epaileak esan du "bankuko buruzagien eta buruzagi ohien kontrako atxilotze agindua eman dezakeela". Epailea "etengabe" omen dago "harremanetan" buruzagi horiek "eskatutako datuak, transakzioen zenbatekoak", eman diezazkioten, Belgikako hedabideen arabera.

Anbereseko diamanteen sektoreko pertsonen banku pribatuetako kudeatzaile gisa lan egiten omen zuen bankuak, eta hor hasi ziren Belgikako agintariak susmoa iruzurraren susmoa hartzen.

Belgikako Fiskaltza Federalaren planteamendua gaur jakinarazi dute, Kazetarien Nazioarteko Elkarteak (ICIJ) banku britainiarraren Suitzako sukurtsalean kontuak dituzten pertsonen zerrenda, 'Falciani zerrenda' delakoa, argitaratu duten egunean. Zerrenda horretan Belgikako 3.000 bezero omen daude, Bruselako Ogasunari 6.200 milioi euro ezkutatu dizkiotenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea