Politika -

Krisi sozialista

PSMk 15 egun barru hautagaia aukeratuko du

Angel Gabilondo ministroa ohia izango dela ematen du. Diputatu akta datorren astean entregatuko du Tomas Gomezek. “Madrilen alternatiba garaile bat” eraikitzen ari direla ziurtatu du Pedro Sanchezek.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Angel Gabilondoren izenak indarra hartu du Tomas Gomez ordezkatzeko

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiko zuzendaritza kargutik kendu eta gero, PSM zuzentzen ari den gestio-batzordeak hautagaia 15 egun barru aukeratu nahi du, baina bozketarik gabeko prozesu batean. Madrilgo presidentea izateko hautagai sozialista Angel Gabilondo ministro ohia izango dela ematen du.

Gabilondo Mexikon dago, baina PSOEko hautagaitza onartu duela ziurtatu dute iturri sozialistek, hori bai barne-hauteskundeetan beste aurkaririk ez izateko baldintza jarri du.

Rafael Simancas gestio-batzordeko presidenteak prentsaurrekoa eman du Ferrazko egoitzan. Bi aste barru zerrenden proposamena egingo dutela azaldu du Simancasek. Militante sozialistek hautagaien izenak proposatuko dituzte eta gestio-batzordeak ?interpretatuko? ditu. Ondoren, proposamen bakarra Zerrenden Batzordearen esku utziko du bozketa prozesurik gabe.

2000tik 2007ra arte Madrilgo sozialisten presidente izan zenak gaur ziurtatu duenez, hautagaiak ?militante gehienen babesa? izango du. Ministro ohiaren gaitasuna baloratzea baztertu du Simancasek.

Antonio Miguel Carmona

Bestalde, PSMko zuzendaritza berriak Antonio Miguel Carmona Madrilgo Alkatetzarako hautagaiaren inguruko zalantza guztiak uxatu ditu. Gestio-batzordearen babes ?guztia? bermatu dio Simancasek Carmonari, baita ?PSOE osoarena? ere.

PSM Antonio Miguel Carmona Madrilgo Asanblada efe

Antonio Miguel Carmona Madrilgo Alkatetzarako hautagai sozialista. Argazkia: EFE

Gomezek alderdia zuzentzen jarraitzeko borrokari eusten baldin badio, Simancasek hurrengoa ohartarazi du: ?Zuzendaritza bakarra dago eta hemen dago, mundu guztiaren lana, ibilbidea, historia eta zintzotasuna errespetatuz?.

Datorren astean diputatu akta Madrilgo Asanbladan entregatuko du Tomas Gomez orain arteko PSMko idazkari nagusiak. Maru Menendez alderdiko Antolakuntza idazkari ohiak gaur laga du akta Ganberako saioa hasi baino lehen.

Sanchez: ?Madrilen alternatiba garaile bat eraikitzen ari gara?

Bestalde, Cesar Luena Antolakuntza idazkariak eta Simancasek emandako azalpenei eutsi die Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak. ?Madrilen alternatiba garaile bat? eraikitzen ari direla ziurtatu du Sanchezek.

PSOEko buruzagiari Gomez kargutik kentzeko erabakiaren inguruan galdetu diote Bruselan. Europako alderdi sozialisten buruzagiekin bildu da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Pedro Sánchez