Politika -

Araba

SOS Arrazakeriari buruz 'esandako guztia' berretsi du De Andresek

SOS Arrazakeriak ahaldun nagusiaren aurkako kereila aurkeztu zuen irainengatik eta kalumniengatik. Salaketa tramitera onartu du Gasteizko Argibideetako 2. Epaitegiak.

Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Arrazakeriari buruz esan zuen ?guztia berretsi? du Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusiak. Diru-laguntzak jasotzeko orduan iruzurrari babesa ematea leporatu zion De Andresek elkarteari. Zentzu horretan, esandako guztia ?egia? dela berretsi du ahaldun nagusiak.

SOS Arrazakeriak ahaldun nagusiaren aurkako kereila aurkeztu zuen irainengatik eta kalumniengatik. Salaketa tramitera onartu du Gasteizko Argibideetako 2. Epaitegiak. Fede Garcia elkarteko bozeramaileak ostegunean deklaratuko du, baina ?kaltedun? bezala.

Auzia tramitera onartzea ?prozeduraren parte? dela uste du De Andresek, hau da, ?epaitegiak egin beharrekoa zen?.

SOS Arrazakeriak ?iruzurrari lagundu? ziola errepikatu du gaur Arabako buruzagiak; izan ere, 1.200 pertsona baino gehiago Gasteizko egoitzan ?gezurrezko? errolda batean sartu zituen. Elkartea ?egin behar ez denaren adibide? bat dela erantsi du De Andresek.

?Esandako guztia berresten dut egia delako, eta gertakariak diru-laguntzen kontrolari kalte egin eta iruzurrari lagundu diolako?, adierazi du Arabako agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Arrazismoa bideoak