Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Junqueras: 'Garaile ateratzen banaiz, independentzia bultzatuko dut'

Junquerasek ‘Revoltats’ liburua argitaratu berri du, eta horren inguruan mintzatu da Catalunya Radion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 27ko hauteskundeak irabaztekotan, ERCk "independentzia lortzeko prozesua” bultzatu egingo duela adierazi du Oriol Junqueras alderdi horretako buruzagiak. “Eta irabazten ez badut, etxera joango naiz”, gaineratu du.

Junquerasek ‘Revoltats’ liburua argitaratu berri du, eta horren inguruan mintzatu da Catalunya Radion.

Hauteskundeei begira subiranotasunaren aldeko alderdien zerrenda bateratua osatzean eztabaida “iraungita” dagoela nabarmendu du, horren inguruan “akordio formala” adostu dutelako. Independentziaren aldeko babes gehiago lortu behar dituztela esan du Junquerasek.

Independentziaz gain, “ustelkeriaren aurkako borroka” bezalako arazoak ere badaudela esan du Junquerasek eta, horren harian, “herrialde justu eta garbiago bat lortzeko ez bada”, askok ez dutela independentistekin bat egingo adierazi du.

Liburuan azaltzen duenez, Katalunia independente batek ez luke "enbaxada gehiegi" izan behar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia