Politika -

EAEko Auzitegi Nagusiak

Espainiako bandera 'ohorezko tokian' jartzeko agindu diote Gipuzkoari

Martin Garitano diputatu nagusiari hiru eguneko epea eman dio auzitegiak, Espainiako bandera Gipuzkoako Aldundiko fatxadan, “toki esanguratsu batean”, jar dezan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bandera fatxadako "ohorezko lekuan" jartzeko agindu dio EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiari. Martin Garitano diputatu nagusiari hiru eguneko epea eman dio aipatu auzitegiak, Espainiako bandera Gipuzkoako Aldundiko fatxadan, “toki esanguratsu batean”, jar dezan.

EAEko Auzitegi Nagusiak gaur kaleratutako autoaren arabera, Martin Garitanok berak erraztu beharko du agindua betetzeko “beharrezkoa den guztia”. Agindua betetzen ez badu, “isun hertsagarriak” jarriko dizkiotela ohartarazi dute epaitegitik.

 

Epaileen arabera, eraikinaren kanpoaldean “laugarren bandera” bat jarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak iazko azaroan. “Bertan egoteko zilegitasunik ez zeukan bandera eskegi zuten”, adierazi dute, Aldundiak fatxadan jarri zuen Kataluniako banderari buruz.

 

Kataluniako bandera eraikineko fatxaan jartzearen “xede bakarra” ikuslearen “atentzioa desbideratzea” izan zela adierazi dute epaileek. “Epaia ez betetzeko saiakera trakets bat besterik ez zen izan”.

Auzitegi Gorenak 2014ko urtarrilean argitaratutako epaia gogora ekarri dute EAEko Auzitegiko epaileek. Orduan ere, Espainiako bandera eraikinaren toki "esanguratsu" batean jartzeko agindua igorri zion Auzitegi Gorenak Gipuzkoakoa Aldundiari.

Iazko apiriletik, Espainiako bandera Gipuzkoako Foru Aldundiko kanpoaldean da, ikurrina eta Gipuzkoako banderen artean. Ez dago, hala ere, balkoiaren erdian, mutur batean baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa