Politika -

Terrorismoa

Iñaki Arriolak 'heroi anonimoen' adibide gisa jarri du Juan Priede

ETAk duela 13 urte hildako Juan Priede zinegotzi sozialista gogoratu du PSE-EEk.

Orioko hilerrian lore eskaintza egin diote Juan Priede sozialistari. Argazkia: EFE
Orioko hilerrian lore eskaintza egin diote Juan Priede sozialistari. Argazkia: EFE
Juan Priederen aldeko lore-eskaintza egin dute Orion

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak "heroi anonimoen" adibide gisa jarri du Juan Priede, ETAk duela 13 urte hil zuen Orioko zinegotzi sozialista. Arriolaren esanetan, zinegotziak dira haren alderdiko heroi anonimoak eta baita "Euskadiko herri txikietako bizkarrezurra" ere. Ildo horretan, egungo "askatasun" egoerara iritsi aurretik "sufrimendu" asko eta hildako asko izan direla nabarmendu du, tartean, Juan Priede.

Horrela mintzatu da Gipuzkoako buruzagi sozialista gaur alderdikideek eta senideek Juan Priederi Orioko hilerrian egin dioten lore eskaintzan. Ekitaldian parte hartu dute Juan Priederen hiru seme-alabek eta baita PSE-EEko kargudunek ere, hala nola, Miguel Buen, Gipuzkoako sozialisten presidentea; Jesus Egiguren, PSE-EEko presidente ohia; eta Zarauzko, Hondarribiko, Donostiako, Errenteriako eta Andoiango zinegotzi sozialistak, legebiltzarkideak, Gorka Landaburu eta Julia Hernandez arartekoaren ondokoa.

Garai hartan, Orioko Udalean nazionalista ez zen zinegotzi bakarra gogoan izan du. "Juan bere burua ukatzen duten herri txikietako zinegotzi horien adibide bat da; PSE-EEk ez du ziurrenera, inoiz alkatetza lortuko herri horietan, baina zinegotzi horiek beren denborari eta familiari uko egiteko eta beren bizia arriskuan jartzeko prest daude Alderdi Sozialistaren ideien alde", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak ETA Euskal sozialistak Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak