Politika -

EB eta Mediterraneo ingurukoak

Rajoyk herrialdeen elkarlana estutzea eskatu du, jihadismoaren aurka

"Ez gara 'gu eta zuek': ez dago 'iparreko eta hegoaldeko itsasbazterra'. Denok gara bizikideak neurri berean, eta elkarrekin lan egin behar dugu", azpimarratu du Federica Mogherini.

Azken asteetan Espainian jihadismoaren kontra burututako operazioetako bat. Irudia: EFE
Azken asteetan Espainian jihadismoaren kontra burututako operazioetako bat. Irudia: EFE
Jihadismoari aurre egiteko atzerri ministroen goi-bilera Bartzelonan

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak eskatu egin die EBri eta Mediterraneo hegoaldeko herrialdeei terrorismo jihadistaren kontrako borrokan elkarlana estutzea, soilik bat eginda aurre egin ahal zaiolako mehatxuari.

EB-Mediterraneoko kanpo arazoetarako ministroak Bartzelonan egiten ari diren goi bilerako inaugurazio ekitaldian egin du hitzaldia presidente espainiarrak.

Rajoyk ohartarazi duenez, "nahiz eta batzuk jakinean ez dauden", terrorismo jihadista EBk eta Mediterraneo hegoaldeko herrialdeek duten mehatxurik handiena da.

"Inork ez ditzala nahastu jihadismoa eta Islama. Inork ez dezala sinistu Islam eta Ekialdearen arteko gerra dela dioen gezurra. Terroristak mehatxu dira eta Islamaren jarraitzaileak besteak bezain biktima dira", gaineratu du.

Espainiako presidentearen esanetan, terrorismo horrek "ez du mugarik ezagutzen" eta denon kontra egiten du, kokapen geografikoa eta erlijioa gorabehera.

36 herrialderen ordezkaritzak

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Artur Mas Generalitateko presidenteak biltzar horren hasierako ekitaldian parte hartu dute.

Mas izan da hitzaldia ematen lehena, parte-hartzaileei ongietorria egiteko, eta Rajoyk inaugurazio ekitaldiko azken hitzaldia egin du, Bartzelonan bildutako 36 herrialdeetako ordezkariek lanari ekin aurretik.

Kataluniak Europarekin duen lotura goraipatu du Artur Masek biltzarraren hasieran, eta katalanak ?horizonte berriei? begiratzeko gai direla esan du. ?Europarrak eta Mediterraneoak dira imajinatzen dituzten horizonte berri horiek?, erantsi du.

Parte hartzaileen argazia, Rajoy erdian dela. EFE

Parte hartzaileen argazia, Rajoy erdian dela. EFE

Artur Masek Mariano Rajoy Espainiako presidentea agurtu du Bartzelonako Pedralbes Jauregiko eskaileretan. Biltzarra inauguratu du ondoren Artur Masek, Mediterraneoko erribera bietako ministroei ongietorria emanaz.

Gazteleraz, katalanaz, frantsesez eta ingelesez mintzatu da, eta ez du independentziaren aldeko prozesua aipatu, baina katalanen nortasuna eta etorkizunezko ?horizonteak? aipatu egin ditu.

Katalunia Mediterranoarekin eta Europarekin izan duen lotura ?estua? nabarmendu du Artur Masek. Gogoratu duenez, Generalitatea XIV.  Mendean eratu zen, eta bera 129. Presidentea da. Katalanen identitateak ?erro sakonak? dauzkala goraipatu du.

'Gu eta zuek'

"Ez gara 'gu eta zuek': ez da 'iparreko eta hegoaldeko itsasbazterra'. Denok gara bizikideak neurri berean, eta elkarrekin lan egin behar dugu", Federica Mogherini EBeko Atzerri Politikako ordezkariaren arabera.

Gainera, positibotzat jo du Europako eta Mediterraneo hegoaldeko ministroak goi-bileran egotea: "Bizilagunak gara. Gure artean hitz egin behar dugu, elkarri entzun, gauza gehiegi lotzen gaituzte eta". 2008an bildu ziren azkenengoz.

Horren haritik, Federica Mogherinik esan du: "Ezberdinak gara denok, baina itsaso bat partekatzen dugu, liskar gehien sortzen dituen guneetako bat".

Era berean, bi bazterreko herrialde guztiak "egoera zail" batean daude, segurtasunari dagokionez, zenbait gatazka armaturen ondorioz, bereziki, Sirian eta Libian.

Mogherinik nabarmendu duenez, Europak eta Mediterraneoko hegoaldeak "eboluzio korapilatsuak" bizi izan dituzte: lehenengoek krisi ekonomiko eta finantzarioarekin, oraindik eraginak agerian daude; bigarrenek, "udaberri arabiarren" ondorioengatik.

Goi-bilera, Bartzelonan

Goi-bilera Espainiak, Europar Batasunak eta Letoniak (EBko presidentea, seihileko honetan) antolatu dute, eta EBko herrialde guztiek, Marokok, Aljeriak, Tunisiak, Egiptok, Palestinak, Israelek, Jordaniak eta Libanok parte hartuko dute bertan.

Gainera, batzarrean Israelgo eta Palestinako diplomaziaren ordezkariak izango dira, baina mahai ezberdinetan hartuko dute parte. Izan ere, eztabaida bi mahai paralelotan egitekoa da: bata Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak gidatuko du, eta Federica Mogherini EBko Atzerri Politikako ordezkari nagusiak gidatuko du bestea.

Saioetan, EBko auzo politika hobetzeko bideak eta terrorismo jihadistaren aurkako borroka, migrazio-mugimenduak, energia eta merkataritza aztertuko dituzte.

Goi-bilera Bartzelonan egingo da, Katalunian talde jihadista bateko 11 ustezko kide atxilotu eta egun gutxira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Albisteak migrazioa gaur Bartzelona bideoak Jihadismoa albisteak