Politika -

Auto elektrikoa

Epaileak ez du uste Hiriko auzian Administrazioari iruzur egin zaionik

Hala ere, magistratuak prozesuarekin aurrera jarraituko du, ustez diru publikoak bidegabe erabili, bidegabe jabetu eta agiriak faltsutu dituztelako.

Hiriko autoaren prototipoa. Artxiboko irudia: EFE
Hiriko autoaren prototipoa. Artxiboko irudia: EFE
Hiriko autoaren prototipoa. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Eva Roman Gasteizko Argibideetako Epaitegiaren magistratuak Hiriko auzian Administrazioari iruzurra egin zaionik ez du uste, eta horregatik sumarioa behin-behinean ixtea erabaki du. Hala ere, epaileak prozesuarekin aurrera jarraituko du, ustez diru publikoak bidegabe erabili, bidegabe jabetu eta agiriak faltsutu dituztelako. Aldeek magistratuaren erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dute.

Epailearen autoa ostegun honetan jakitera eman dute. Kereilako akusazio batzuk ?zehazteko? eskatu zion magistratuak Ministerio Fiskalari aurreko idatzi batean.

Hiriko auto elektrikoaren auzian Jesus Maria Pancracio Echave, Fernando Achaerandio, Francisco Javier Calera, Iñigo Antia ( EAJko zinegotzia Gasteizen), Jose Luis Bengoetxea, Jose Barreira eta Afypaida elkartea ikertzen ari dira, proiektuaren kudeaketan izandako ustezko irregulartasunengatik. Egitasmoak 18 milioi euroko diru-laguntza publikoak jaso zituen.

Hasierako autoan, akusazioak ?zehazteko? eskatu zion epaileak Fiskaltzari. Magistratuaren ahotan, Ministerio Publikoaren kereilak ?agirien faltsutzea, iruzurra diru-laguntza publikoetan, bidegabe jabetzea eta dirua zuritzea delituen ezaugarriak? azaltzen zituen.

Orain, Fiskaltzaren ekarpen berriak aztertu eta gero, Administrazioari iruzurra egin zaionik frogatzea ?ezinezkoa? dela adierazi du epaileak.

Autokontratazioa

Epaileak fiskalaren argudioak aipatzen ditu autoan. ?Diru-laguntzak jaso dituen proiektuaren arduradunak funtzio publikoak dituela? eta Jesus Maria Pancracio Echavek ?Alas eraikuntzaren alokairuan eta obretan ustezko autokontratazioa? egin zuela uler daiteke, magistratuaren hitzetan.

Diru publikoak bidegabe erabiltzeari dagokionez, ?salatutako jokabideak delitua direla argi eta garbi esaterik ez dago?, erantsi duenez.

Hala eta guztiz ere, Ministerio Fiskalaren irakurketa ?zabala? onartzen du magistratuak, ?nahiz eta auziaren instrukzioak beste ondorio bat utzi?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba