Politika -

Mozioa Gasteizen

Plaza bati Adolfo Suarez deitzea baztertu dute EAJk, PSEk eta Bilduk

Era berean, “diktadurarekin zerikusia” duten pertsonen izenarekin hiriko kalerik ez izendatzea eskatu dute hiru alderdiek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaletxe berriaren plazari Adolfo Suarez izena ez jartzeko mozio bat aurkeztu dute EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Gasteizko Udalean. Era berean, “diktadurarekin zerikusia” duten pertsonen izenarekin hiriko kalerik edo enparantzarik ez izendatzea eskatu dute hiru alderdiek.

EH Bilduk agiri batean jakitera eman duenez, hiru alderdien proposamen bateratua da, eta Frankismoko Krimenen aurkako Euskal Plataformaren izenean bultzatu dute.

Mozioa ostiralean eztabaidatuko dute Gasteizko Udalbatzan. Hala ere, hiru alderdiek gehiengoa dute eta, ezustekorik izan ezean, ekimena onartuko dute.

Udaletxearen eraikin berriaren alboan dagoen plazari “Adolfo Suarezen izena ez jartzea” eskatzen du testuak, eta “frankismoko biktimen memoria historikoa berreskuratzeko udal-plana bukatu bitartean, diktadurarekin zerikusia” duten pertsonen izenarekin hiriko kalerik edo enparantzarik ez izendatzea eskatzen du mozioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak EAJ-PNV EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Gasteiz albisteak