Politika -

Biktimen aholkulari ohia

Txema Urkijo: 'PSEk biktimen dekretua adostu zuen, EAJk ez'

Polizia gehiegikerien dekretuaren zati bat baliogabetzea Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren “ezintasunaren ondorioa” dela kritikatu du Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkulari ohiak.

Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkulari ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkulari ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkulari ohia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkulari ohiaren hitzetan, polizia gehiegikeriak jasandako biktimei laguntzeko dekretua adostu zuen Exekutibo sozialistak, gero EAJren Gobernuak akordiorik gabe aldatu zuen, “eta orain ondorioak”. Auzitegiek dekretuaren zati bat baliogabetu dute.

Estatuak dekretuaren aurka aurkeztutako helegitearen zati bat onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Dekretua 2012ko ekainean bultzatu zuen Exekutibo sozialistak, eta EAJk 2013ko urrian aldatu zuen.

Urkijok gaur sare sozial batean adierazi duenez, baliogabetzea Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren “ezintasunaren ondorioa” da. Terrorismoko biktimen zuzendaritza zuzendu zuen Urkijok 2005etik 2013ra arte, Maixabel Lasarekin batera. Urkullu lehendakariak kargutik kendu zuen.

“Akordio bat negoziatzen sekula ez dira saiatu”

“Akordio bat negoziatzen sekula ez dira saiatu. Polizia gehiegikerien dekretua adostu zuen PSEren Gobernuak, eta errealitate bat izan zen. Exekutibo honek, ostera, ez eta auzitegiek erabaki dute”, erantsi du.

“Orain norbaitek PPen kontra edo Justizia auzitegien aurka egingo du, baina gauzak lehenago ongi egitea posible zen. Ze pena…”, deitoratu du Urkijok.

“Oxala! Polizia gehiegikerien biktimei laguntzeko eta kalte-ordaina emateko bidea guztien artean salbatzea”, gaineratu du abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal sozialistak Gaurko titularrak Eguneko albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Polizia indarkeriari buruzko albisteak