Politika -

Abokatutzaren XI. Kongresua

Felipe VI.ak konpromisoa eskatu du elkarbizitza eta Konstituzioarekin

Espainiako monarkak azpimarratu du "Konstituzioa, Autonomia Estatutuak eta ordenamendu juridikoa errespetatu eta defendatu" behar direla.

Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: Efe
Felipe VI.a Espainiako erregea.
Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregeak esan du gizarteak "elkarbizitza eredua indartzeko konpromisoa" eskatzen duela, eta hori "Espainiako Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen errespetuarekin eta defentsarekin" lor daitekeela. Era berean, azpimarratu du Konstituzioa dela "interes publikoaren eta orokorraren adierazpen nagusia".

Espainiako monarkak mezu horixe eman du 'Abokatutzatzaren XI. Kongresu Nazionalean', Gasteizen, Carlos Carnicer Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak eta Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu duten ekitaldian.

Felipe VI.ak dozenaka lagunen protestak entzun behar izan ditu ekitaldira iritsi denean.

Eman duen hitzaldian, abokatuek herritarren askatasuna eta eskubideak defendatzeko jokatzen duten "ezinbesteko papera" goraipatu du.

Hala ere, Espainiako erregeak esan du "gizarteak beste zerbait ere" eskatzen diela legelariei: "sentsibilitatea" pairatzen dituzten arazoekiko, eta "elkarbizitza eredua indartzeko konpromisoa".

Horretarako, Felipe VI.ak "Espainiako Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen errespetua eta defentsa" aldarrikatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Felipe VI.a albisteak Gasteiz berriak